top of page

Dantza Mugimendu Terapia

Elkarzaintzan eta sormenean oinarritutako talde espazioa.

DANTZA MUGIMENDU TERAPIA.jpg

Zer da?

Gorputzaren eta adimenaren arteko harremanean oinarritzen den autoezagutza prozesu bat.

Dantza eta mugimendua erabiltzen ditu gorputzaren adierazpen baliabide nagusi bezala.

Dantzak sormenerako atea irekitzen digu.

 

Mugimenduak momentuarekin eta gorputzarekin konektatzen laguntzen digu.

DANTZA MUGIMENDU TERAPIA.jpg
DANTZA MUGIMENDU TERAPIA.jpg
DANTZA MUGIMENDU TERAPIA.jpg

Metodologia:

DMT exijentziarik eta epairik gabeko espazio aske eta seguru bat da.

Saio hasieran, partaideek fisikoki, emozionalki edota mentalki nola datozen elkarbanatzen dute taldean. 

Gorputzarekin eta mugimenduarekin konektatzen lagunduko diguten proposamen gidatuak egingo ditugu musikaren laguntzarekin.

Taldearen momentuko beharren arabera, halako mugimendu esploraziorako pautak edota praktika somatikoak proposatzen dira.

Eguneroko batean, pertsona bakoitzak bere esperientzia idatziz edo marrazten adierazteko tartea izango du.

Saioaren itxiera egiten da taldean, bakoitzak saioaren inguruko bere esperientzia elkarbanatuz eta kontakizun kolektibo bat eraikiz.

Nori zuzendua:

Gorputzaren bidezko autoezagutza, sormen eta zaintza espazio propio bat nahi duten pertsonentzat.

Ez da dantzan jakin behar.

DANTZA MUGIMENDU TERAPIA.jpg

Informazio praktikoa:

​

​Egutegia:

2026ko urritik 2027ko ekainera

​

Urriak 24
Azaroak 14
Abenduak 5
Urtarrilak 9
Otsailak 13
Martxoak 20
Apirilak 10
Maiatzak 8
Ekainak 12

​

(saio guztiak edo saio solteak egin daitezke)

​

Plazak mugatuak dira.

​

Ordutegia:

 10:00-13:00

​

Ekarpena:

60 € /saioa

​

Lekua:

Azkoitiko Sendatzen zentroan

Julio Urkixo 14, Azkoitia 20720

bottom of page