top of page

Emakumeak mugimenduan

Colorful Abstract Figures_edited.png

Autoezagutza eta sormenerako espazio bat, dantza eta mugimenduaren bidez. Dantza eta mugimendu askea dira bai gorputzarekin, baita taldearekin konektatzen lagunduko diguten baliabide nagusiak.

​

Praktika somatikoez gain, hitza, musika eta margoa ere lagungarri izango ditugu saio hauetan.​​

​

Ezjakintasun eta indarkeria askoko garai hauetan, gure artean saretzeko eta elkarzaintzarako leku goxo bat.

​

Exijentziarik eta epairik gabeko espazio aske bat, taldearen beharretara egokitzen dena.

​​

Emakumeak mugimenduan

mugitzeko, izateko, askatzeko, dantzatzeko, gozatzeko, sentitzeko eta adierazteko sortu dudan espazioa da.

Bidaia zikliko bat, barrurantz eta kanporantz doana etengabe.

​

Norberarentzat sormen, plazer eta zaintza espazio propio bat nahi duten emakumeentzat.

​

Gure gorputzekin harreman atseginagoak sortzea da helburua, lodifobia eta presio estetikoetatik at.

​

Ez dago emakume izateko modu bat, bakoitzak berea eraiki dezake. Identitatea zerbait dinamikoa da, mugimenduan dagoena.

​

Izaki interdependiente bezala, denok daukagu zerbait eskaintzeko inguratzen gaituen gorputz kolektiboan.

Elkarbanatu nahi duzu?​​

Blooming Women_edited_edited_edited_edit

Zure herrian edo elkartean saio bat edo ikastaro bat antolatu nahi baduzu, jarri nirekin harremanetan.

UDAZKENA 2026

​

URRETXU:

Ostirala 9:30 - 11:00

 

Izen-ematea:

Pagoeta auzoa 1, 20700 Urretxu (Gipuzkoa)

berdintasuna@urolagaraia.eus

943 25 23 89

649 74 83 43

​

BERGARA:

Astelehena 10:45 - 12:15

 

Izen-ematea:

​943 77 91 45

berdintasuna@bergara.eus

​

OÑATI:

Osteguna 17:30 -19:00

2 sesiones al mes.

​

Izen-emateak hemen

​

LAZKAO:

Asteazkena 11:00-12:30

​

Izen-ematea:

Lazkaoko udala

bottom of page