top of page

GORPUZTEN

Irakasleentzako zaintza eta sormen espazioa.

Mugimendua, harremanak eta gorputzaren kontzientzia erdigunean jarriz.

22_edited.jpg

Proiektuaren jatorria:

Adimen emozionala, enpatia, entzute aktiboa, sormena eta gorputzari espazioa ematea zer da?

Teoriatik praktikarako zubiak nola eraiki?

Nola hezi ikasleak guk geuk askotan gorpuztuta ez ditugun kontzeptu batzuetan.

Barrura begira:

Norbere burua ezagutu eta norbere mugak ezartzen ikastea ezinbestekoa da heziketa prozesu batean. Norbere beharrak entzutea, gorputza entzuten ikastetik dator, espazioa ematen hain erosoak ez diren hainbat barne gatazka, emozio edo zalantzei.

18_edited.jpg
16_edited.jpg

Taldea:

Gorputzera bidean talde prozesu bat izango da, zeinetan norbere mugetatik haratago joango garen, talde dinamikak norbere gorputzean biziz.

Taldeari gure bizipenak elkarbanatuz eta aldi berean, besteak entzun, ulertu eta onartzeko prozesua eginez.

Zaintza:

Elkarzaintza, elkarbizitzarako ezinbesteko prozesu bat dela uste dut.

Elkarbizitza eraikitzeko, sormena erabiliko dugu eta jolasari ere dagokion espazioa emango diogu. Honek, bapatekotasunarekin eta gure esentziarekin konektatuko gaitu.

19_edited.jpg
17_edited.jpg

Gorputza:

Dantza mugimendu terapiak, epairik gabeko espazio bat eskaintzen digu. Banakako eta taldeko pauta eta dinamika ezberdinen bidez, gure gorputza entzuten eta gure taldean harremantzeko modua ezagutzen joango gara. Gorputzaren kontzientzia hartzen ikasteko dinamikak , dantza, mugimendua, pintura, idazketa, musika eta material ezberdinak erabiliko ditugu saioetan zehar.

Informazio praktikoa:

Nori zuzendua:

Taldeekin lan egiten duten irakasle eta hezitzaileei zuzendua.

​Egutegia:

2026ko urritik 2027ko ekainera

Irailak 25 (froga saioa)

Urriak 9 eta 23

Azaroak 13 eta 27

Abenduak 4 eta 11

Urtarrilak 15 eta 29

Otsailak 12 eta 26

Martxoak 5 eta 19

Apirilak 23 eta 30

Maiatzak 7 eta 21

Ekainak 4 eta 11

(ikasturte osorako konpromisoa eskatzen da talde prozesuaren garapen egokirako)

Plazak mugatuak dira.

Ordutegia:

ostiraletan, 18:00-20:00

Ekarpena:

60 € /hilean

Iraileko froga saioa: 20 €

Lekua:

Gasteizko Bizipen espazioa

San Martin Abendañoko Plaza, 3, bajo, Txagorritxu.

Ez da formakuntza bat, baina seguru gauzak ikasiko dituzula.

 

Ikasturteak aurrera egin ahala, autoezagutza prozesu batean murgilduta zaudela konturatuko zara.

 

Ez da aurretiazko esperientziarik behar parte hartzeko.

 

Irakurri duzun zerbaitek zure interesa piztu badu, zatoz iralaren 25ean egingo dugun froga saiora.

 

Gorputzak esateko daukana deskubritzeko prest?

bottom of page