top of page

Ezagutu Oihane 

Dantza Mugimendu Terapeuta

Oihane Vicente naiz, gizarte langilea eta dantza mugimendu terapeuta.

Gizarte Lana ikasi nuen bizitzeko mundu atseginago bat sortzeko ametsa nuelako.

Feminismoan, berdintasunean eta genero indarkerian espezializatu nintzen, eta horrek, gizarte honetan gure gorputzekin dugun harremana aztertzera eraman ninduen. 

Dantzarekiko dudan grinak eta gure gorputzekin konektatzeko duen indarrak, Dantza Mugimendu Terapiako masterra egitera eraman ninduen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (UAB).

2015etik, taldeekin eta norbanakoekin lan egiten dut,  Dantza Mugimendu Terapiaren bidez.

Terapeuta bezala, ikuspegi intersekzionala eskaintzen dut, pertsonen testuinguru osoa hartzen dut kontutan: bizi historia, familia, gustuak eta nahiak, traumak, gaitasunak eta zailtasunak, komunitatearekin erlazionatzeko dituzten joera besteak beste.

Ziklizitatea lan arlo garrantzitsua da niretzat, pertsonak ziklikoak garela ulertzen dut, bai hilerokoa dutenak baita ez dutenak ere. Bizi etapa bakoitzean norbere gorputza entzuteak, barne erritmoak eta beharrak identifikatzen eta ahalik eta modu zintzoenean errespetatzen laguntzen gaitu.

Pertsona bakoitza bakarra da, eta pertsona bakoitzari laguntzeko modua ere desberdina da; prozesu bakoitzaren beharretara egokitzea da harreman terapeutikoaren oinarria.

Eta guzti hau epairik gabeko espazio seguru eta konfidentzial bat sortuz egingo dugu, zure erritmoan.

Oihane Vicente Agirrezabal

Psikoterapia gorpuzten

Dantza Mugimendu Terapia, gorputzaren eta adimenaren arteko harremanean oinarritutako prozesu psikoterapeutikoa da.

Conoce a Amelia
Por qué la naturopatía

¿Zergatik Dantza Mugimendu Terapia?

Hauek dira bere onurak.

Autoezagutza

Dantza Mugimendu Terapiak autoezagutza prozesua errazten du mugimenduaren, gorputz adierazpenaren eta hitzen bidez.

Gorputza

Gorputza gure lehen etxea da eta gure bizipenak gure gorputz-memorian modu ezberdinetan gordetzen dira.

DMT-k gure nerbio-sistemaren erregulazio emozionalari laguntzen dio.

Sormena

DMT-k gure sormenaren garapena sustatzen du eta bizitzako egoera desberdinetan erabakiak hartzen lagundu gaitzake.

Osasun mentala

Ez dago gorputzik gabeko adimenik.

DMTren helburu nagusia alderdi fisikoaren, emozionalaren eta kognitiboaren integrazioa da.

Mugimendua

Mugimenduaren bidez adieraz dezakegu askotan hitzez adierazi ezin duguna.

Konexioa

"Hemen eta orain"egoteak norbere buruarekin, gorputzarekin eta ingurunearekin lotura handiagoa sustatzen du.

Testigantzak

"Gure altxor preziatuena azaleratzen den espazio irekia: gure gorputza mugimenduan."

Taldeko DMT Parte-hartzailea

Harremanetarako informazioa

Telefonoa

617031659

Posta elektronikoa

Helbidea

ORBELA ZENTROA

Frantzia kalea 25, 7. bulegoa.

Vitoria-Gazteiz. ARABA.

EKIAN OSASUN GUNEA

Patrizio Etxeberria 9.

Legazpi. GIPUZKOA.

Harremanetarako:

Telefonoa

Posta elektronikoa

Helbidea

ORBELA ZENTROA

Frantzia kalea 25, 7. bulegoa.

Vitoria-Gazteiz. ARABA.

 

EKIAN OSASUN GUNEA

Patrizio Etxeberria 9.

Legazpi. GIPUZKOA.

Sare sozialak

bottom of page