top of page

Emakumeak mugimenduan

Autoezagutza eta sormenerako espazio bat, dantza eta mugimenduaren bidez. Dantza eta mugimendu askea dira bai gorputzarekin, baita taldearekin konektatzen lagunduko diguten baliabide nagusiak.

Praktika somatikoez gain, hitza, musika eta margoa ere lagungarri izango ditugu saio honetan.

Emakumeak mugimenduan

mugitzeko, izateko, askatzeko, dantzatzeko, gozatzeko, sentitzeko eta adierazteko sortu dudan espazioa da.

Ezjakintasun eta indarkeria askoko garai hauetan, gure artean saretzeko eta elkarzaintzarako leku goxo bat.

Exijentziarik eta epairik gabeko espazio aske bat, taldearen beharretara egokitzen dena.

Bidaia zikliko bat, barrurantz eta kanporantz doana etengabe.

Norberarentzat sormen, plazer eta zaintza espazio propio bat nahi duten emakumeentzat.

Gure gorputzekin harreman atseginagoak sortzea da helburua, lodifobia eta presio estetikoetatik at.

Ez dago emakume izateko modu bat, bakoitzak berea eraiki dezake. Identitatea zerbait dinamikoa da, mugimenduan dagoena.

Izaki interdependiente bezala, denok daukagu zerbait eskaintzeko inguratzen gaituen gorputz kolektiboan.

Elkarbanatu nahi duzu?

Zure herrian edo elkartean saio bat edo ikastaro bat antolatu nahi baduzu, jarri nirekin harremanetan.

Kolore-uhin abstraktuak
bottom of page