Psikoterapia
Dantza mugimendu terapia (DMT) gorputzaren eta adimenaren arteko harremanean oinarritzen den psikoterapia da. Mugimendua eta dantza erabiltzen ditu hitzaz gain, prozesua gorpuzteko.
DMT-ak, arrazoia eta sentitzen dugun hori uztartzea du helburu. Gure esperientziak ulertzeaz haratago, hauek bizitzean sentitzen duguna identifikatu, adierazi eta sostengatzeko espazio psikoterapeutiko bat da.
Nola?
Hasieratik adostutako maiztasun batean (astero edo hamabost egunero), ordu beteko saioak egiten ditugu.
Gorputzeko sentsazioei arreta jartzearen bidez, zure beharren kontzientzia hartzen joango zara eta aldi berean, gorputzaren memorian gordetzen diren aspektu inkontzienteak kontziente egiten.
Ez dugu helburuekin lan egiten.
Pertsona bakoitza momentu bakoitzean bizitzen edo sentitzen ari den horri arreta jartzen diogu.
Nire terapeuta rola
zure prozesu terapeutikoaren testigu eta ispilu izatea da eta konfiantzazko harreman bat sortzea, non pixkanaka zuregan ezagutzen ez zenituen aspektuak deskubritzen joango zaren.
Norentzako da?
Haur, nerabe eta helduak.
Norbere prozesu psikoterapeutikoa gorputzetik ere bizi nahi duten pertsonentzat.
Noiz hasi zaitezke?
Ez dago momentu perfekturik psikoterapia prozesu bati hasiera emateko.
Pertsona bakoitzak sentitzen du noiz den hasteko momentua.
Non?
Banakako kontsulta Legazpin (Gipuzkoa) eta Gasteizen (araba).

Ezin da gorputzik gabeko psikoterapia prozesu bat egin.
Arreta non jartzen dugun dago gakoa.
Gorputza beti dago presente.
Gorputza entzuten ikastea da ongizate eta eraldaketa pertsonalerako gako nagusietako bat.
Harremanetarako:
Kontsulten helbideak:
-
ORBELA ZENTROA, Calle Francia 25, Oficina 7, Vitoria‑Gasteiz
-
EKIAN OSASUN GUNEA, Patrizio Etxeberria 9, Legazpi